XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Aipatutako legezko formularioek Cn. Flaviusek argitaratuak izan arren ez zen epaibildumaren Prometeoa izatera bultzatuko zuen hainbesteko aurrerapausua izan.

Beraz bada argitarapen horren balioa mailaz-mailako aurrerapidean ez zen oinatz bat besterik izan.

Bere aldetik Tiberius Coruncanius beharbada ez zen bere lege alorreko ezagupenak jendaurrean azaldu izango zituen lehengoko abadea izango.

Edozelan ere aipatutako lege-arauen eta baita lege-ezagupenen jendaurreko erakusketa hori ere zuzenbidea apaiztegietatik burujabetu zen hedatzebide horretan ezarri dezakegu.

Legejakintza burujabe baten sormen aurrerapide horretan ius Flavianum zeritzana osatzera zetorren ius Aelianum formula bilduma berriaren eta Tripertita izenez ezaguna izan zen gaur egun zeharo galdutako erromatar lege arloko lehenengoko idazlanaren egilea zen Sextus Aelius Paetus Catus (kontsula K.a. 198; esalaria K.a. 194) aipatu beharra dago.

Aipatutako Tripertita izenekoak zeuzkan hiru ataletan Hamabi Oholak azaldu, adierazo eta zegozkion formulak erantsi zizkion.

Beste gizon ospetsu batzuk hurrengokoak izan ziren: M. Porcius Cato (kontsula K.a.195; eslaria K.a. 184); Manius Manilius (kontsula K.a.149); Iunius Brutus (pretora K.a.142).

2. Zuzenbidean izandako dialektikaren ezarpena

Kristo aurreko bigarren gizaldi ingurutik aurrera eta K.a. I. gizaldi guztian zehar ere hainbat ospe eta entzute handiko gizakik zuzenbidearen ikasketa eta praktikari buru belarri ekin izan zieten.

Euron garaiko gizaseme ospetsurik gehienek lez heleniar eziketa oparo eta bikaina izan zuten erromatar gogoetaren ordezkaririk jatorrenak izan ziren.

Zuzenbidea ikasterakoan filosofia, hizlaritza, eta gramatika ikasketen bitartez ezagutzen zuten dialektika lege alorrean erabili izan zuten.

Dialektika ez zen gerkar filosofia eskola jakin baten bakarreko ondarea izan.

Ostera xehetasun gutxi batzuk batak bestearengandik eukezela, eskola guztiek izan zuten gaia zen.

Dialektika jakintza guztiei ezarrigarria izan zitekeen irakasbidean datza.

Banaka-banakako ezagupide eratu bakoetatik abiatuz zientzi mailako erapidea gauzatu zitekeen.

Dialektikaren elementurik garrantzitsuenak hurrengokoak ziren: (a) Ezberdintasun edo bereizkuntza (ger. diairesis, lat. differentia, distinctio, divisio).

Zeuden banakako gauza ugari guztien artetik bereizkuntza egin eta bakoitza bere mota (ger. genos; lat. genus) eta erian (ger. eidos; lat. species) moltzokatuz ezartean zegoen.

Era horretan banakako gauza, datu eta kasu guztiak mota ezberdinetan (prestamoak, salmentak, dotea, etab.) batuta eta bata bestearengandik ondo zehaztuta eta eri ezberdinetan zatituta (adib. dirutan emandako dotea, eritan emandako dotea etab.) gelditzen dira.

(b) Mota edo eri bakoitzaren barruan diren banakako kasuetara ezarrigarriak lirateken arauen (ger. kanon; lat. regula) lorpena.

Arau orokorrotara banakako kasu zehatzak aztertu eta antzerako banakako kasuetatik eskuratu izandako irtenbideari arau orokordun izakera damotson bide induktiboaren bitartez heltzen da.